NEXUS6 baten kondairak

March 29, 2006

Foro berria

Filed under: Uncategorized

DHH4 Informatikaforora sartzeko bidea.

March 12, 2006

Podcast horiek non demontre egongo dira…

Filed under: Lanak

Beno koadrila, zuen Blogak ikusi eta gero, momentuz Podcastena nahiko flojo doa, egia esateko inork ez du ezer egin, alfer halakoak . Aste honetako bi orduak honen inguruan informazio bilketa, hausnarketa eta topatutakoaren zuen Blogetan argitarapena egiteko izango duzue. Zuen Blogetan Podcast zer den eta zerekin egin daiteken non gorde eta hauei buruzko informazioa ematen duten orrialdeen loturak agertu beharko dira.
Ale lanera eta denbora MS spacesekin galdu barik!
Anai handiak begiratzen zaitue…
Big Brother

March 8, 2006

Podcastak direla eta

Filed under: Lanak

Aurreko egunean Ordiziako ikastetxean egindako bideo eta podcast batzuk ikusi genituen. Komentatu nizuen moduan, podcast delako horiek interneten komunikatzeko eta nahi ditugun informazioak eta saioak plazarazteko aukera polita ematen digute.
Hau dela eta gaurko saioan, eta datorren astekoetan podcast zer den, zerekin egiten den eta nola eskegi daitekeen ikertu behar duzue eta zuen blogetan lortutako informazioa idatzi, ortografia zainduz, horrela nik zertan arraio ibili zarten ikusteko aukera izango dut ;-) . Zuetako baten batek podcast baten bitartez bere bikaina eskuratzeko arrazoiak aldarrikatzeko gai bada, agian eskuzabala izango naiz…
P.S.
Ahaztu baino lehen, hona hemen lotura interesgarri batzuk.
informazio iturri ba
beste iturri bat
eta beste iturri bat gehiago






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham