GIMParekin katxarreatzen
Hona emen bost minututan egindako kutre-postala…

Hau egiteko geruzak, escript-fu eta aukeraketak menperatu behar, animatu zaitezte eta zuen Foto-loveak eskegi
Hona emen bost minututan egindako kutre-postala…

Hau egiteko geruzak, escript-fu eta aukeraketak menperatu behar, animatu zaitezte eta zuen Foto-loveak eskegi
Interneta arakatzen Curioso Pero Inútil orrialdean elementu kimiko batzuei buruzko bideo inetersgarri bat ikusteko aukera izan dut. Bertan Sodioa, Rubidioa eta Cesioa uretan sartzerakoan gertatzen dena agertzen da. Bideoa ingeleraz dago baina pena merezi du.
Don´t try this at home.
Kaixo ene irakurleok, DigiZen blogean katxarreatzen honako YouTube tutoriala topatu dut. You Tube interenten bideoak eskegitzeko aukera eskaintzen duen dohainiko zerbitzua da, eta bertan gure bideoak eskegi ditzakegu gero gure web orrialdeetan eta blogetan erabiltzeko edo bertoko bildumakoak eskuratu ditzekegu.
Beno aurreko astean GIMP marrazketa programarekin hasi gara, eta etxean katxarreatzen asteko irrikitzen egongo zaretenez
hona hemen eskuratzeko norabidea GIMP nahi baduzue jeitsi eta etxean instalatu, jolastu eta ea nork aldatzen dion gorputza bere argazkiari… kreatiboak izan zaitezte, ez da zaila eta…
Beno koadrila, zuen Blogak ikusi eta gero, momentuz Podcastena nahiko flojo doa, egia esateko inork ez du ezer egin, alfer halakoak . Aste honetako bi orduak honen inguruan informazio bilketa, hausnarketa eta topatutakoaren zuen Blogetan argitarapena egiteko izango duzue. Zuen Blogetan Podcast zer den eta zerekin egin daiteken non gorde eta hauei buruzko informazioa ematen duten orrialdeen loturak agertu beharko dira.
Ale lanera eta denbora MS spacesekin galdu barik!
Anai handiak begiratzen zaitue…

Aurreko egunean Ordiziako ikastetxean egindako bideo eta podcast batzuk ikusi genituen. Komentatu nizuen moduan, podcast delako horiek interneten komunikatzeko eta nahi ditugun informazioak eta saioak plazarazteko aukera polita ematen digute.
Hau dela eta gaurko saioan, eta datorren astekoetan podcast zer den, zerekin egiten den eta nola eskegi daitekeen ikertu behar duzue eta zuen blogetan lortutako informazioa idatzi, ortografia zainduz, horrela nik zertan arraio ibili zarten ikusteko aukera izango dut
. Zuetako baten batek podcast baten bitartez bere bikaina eskuratzeko arrazoiak aldarrikatzeko gai bada, agian eskuzabala izango naiz…
P.S.
Ahaztu baino lehen, hona hemen lotura interesgarri batzuk.
informazio iturri ba
beste iturri bat
eta beste iturri bat gehiago
Beno momentuz norberak egindako bideoen txapelketa aurrera doa, baina momentuz, arazo teknikoak direla eta BIKAINAK oraindik airean daude.
Animu eta segi saiatzen.
Arropa tolesteaz nazkatuta, zure amak arropa biltzearekin torturatzen zaitu. Orduz pasatu zara eta berandu etxeratu zara? egoera negargarrian etxeratu zara? edo ganorabako hutsa zara?
Hona hemen zure arazoen konponbidea. Bideo hauen bitartez kamisetak nola bildu ikasiko duzu bai eskuz eta baita toleste-makina zoragarriaren bitartez
Adi bideotara
Kamisetak tolestuz japoniar estilora.
Brikomania: kamisetak tolesteko makina zoragarria.
Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Hadley Wickham